Itxiera-ekitaldia, maiatzaren 10ean egingo dute, BBK Aretoan. Egunean bertan Fantastikoaren Izarra Saria jasoko dute Pedro Olea zinemagile bilbotarrak eta Lamberto Bava zuzendari, ekoizle eta gidoilari italiarrak. Gainera, Céline Rouzet frantziarrak talentu berriak aitortzen dituen Fantrobia saria ere hartuko du. Festibala baina, hilaren 11ra arte luzatuko da, eta Cameron Cairnes eta Colin Carnesek zuzendutako Late night with the devil filmarekin esango diote agur.