Hamahirugarrenez, badator Zinegin festibala. Eihartzea Kultur Etxeak, Ttattola gaztetxeak eta Haritz Barne zine-gelak Zinegin festibala elkarlanean sortu zuten 2012an, eta geroztik, bere jatorrizko xedeari eutsiz, euskarazko filmak proiektatzen ditu Hazparnen, euskal kulturak bizitzeko behar duen arnasgune bat proposatuz. Aurten azaroaren 21etik 24ra bitartean ospatuko dute jaialdia, eta fikziozko, ez-fikziozko eta animaziozko lan ugari eskainiko dituzte, Haritz Barne zinema-gelan.
Gaurko egitaraua:
– 10:30ean, Haritz Barne zinema-gela: Robotia (Diego Cagide, Diego Lucero)
– 15:00etan, Haritz Barne zine-gelan: Arg(h)itzen dokumentala
– 18:30ean, Haritz Barne zine-gelan: 592 metroz goiti (Maddi Barber)
– 20:15ean, Haritz Barne zine-gelan: Puzzleak (Bortxaketaren jauregia) (Kote Camacho)
– 21:00etan, Haritz Barne zine-gelan: Sultanaren ametsa (Isabel Herguera)