Ekitaldiak kargatzen

Ikus-entzunezkoen industrian lan egin nahi duzu? Film baten ekoizpen eta errodaje prozesuan moldatzeko beharrezkoak diren trebetasun teknikoak landuko dira APIKA – Ikus-entzunezko Produktoreen Elkarteak bideratuko duen ikastaroan. 

Katixa de Silva ekoizle eta ekoizpen zuzendari arabarrak gidatuko ditu saioak, eta bi orduko luzapena izango duten bost jardunalditan garatuko da: azaroaren 4tik 8ra, 18:00etatik 20:00etara, Gasteizko Aiztogile kaleko Kordoi Etxean.

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top