Animaziozko, fikziozko edota film labur dokumentalak galdegin ditu ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak. Lanok, 30 minutu baino laburragoak izan beharko dute, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitakoak. Adierazi dutenez, “ZINEBIk, hautaketa-prozesuan, lehentasuna emango die mundu osoan, nazioartean edo Europan ZINEBIn estreinatzea ahalbidetzen duten filmei. Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitzitako film laburrek, Sail Ofizialean parte hartu nahi badute, Estatuko estreinaldiak izan beharko dute”.