Ekitaldiak kargatzen

XXV. Asier Errasti Eibarko Film Laburren Jaialdira lanak bidaltzeko epea zabalik da

Eibarko Udalak eta Plano Corto elkarteak antolatuta, azaroaren 4tik 9ra bitartean, film laburren lehiaketa egingo dute herrian. Dagoeneko, parte hartu nahi duten sortzaileek beren proiektuak aurkez ditzakete, uztailaren 5a baino lehen betiere.

Gehienez, 20 minutuko iraupena duten lanak onartuko dituzte, eta euskaraz, gaztelaniaz edota bi hizkuntza horietako batean azpititulatua egon behar dira. 2023ko urtarrilaren 1etik aurrea sortutakoak soilik onartuko dituzte, eta online ahalbidetu duten eskabide fitxarekin batera, sinopsi txiki bat (bi lerro), fotograma bat edo lanaren fitxa teknikoa ere bidali beharko dituzte izena eman nahi dutenek.

Irakurri oinarriak, hemen.

Asier Errasti Eibarko Film Laburren Lehiaketa 2024-izen-ematea-zinea

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top