Ekitaldiak kargatzen

XXIV. FICAB jaialdira lanak bidaltzeko epea zabalik da

Irungo Oiasso Erromatar Museoak eta Irungo Udalak antolatua, azaroaren 11tik 16ra egingo dute ICAB – Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren 2024ko edizioa.

Lanak bidaltzeko epea zabalik izango da uztailaren 15era arte: ohi bezala, dokumentalak, fikzioak, erreportajeak, ikerketak eta ikus-entzunezko hainbat formatu eta generoko lanak galdegin dituzte deialdian, betiere, edukiak arkeologiari eta beronen teknikei lotutakoak badira; hau da, etnoarkeologia, ondare arkeologikoa eta beronen kontserbazioa.

ficab 2024-deialdia-zinea

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top