Ekitaldiak kargatzen

Zabalik da XXII. Laburbira zirkuitura lanak aurkezteko epea. Euskaraz sortu eta ekoitzitako film-laburren zirkuitua da Laburbira, eta XXII. edizioa beteko du 2025ean. Euskaltzaleen Topaguneak sustaturiko egitasmoa izaki, hizkuntzaren baitako bi helburu ditu: euskal zinemagintza hauspotzea batetik, zinemagileei beren lanak erakusteko aukera emanaz, eta herritarrei euskaraz sortutako film-laburrak ezagutaraztea, bestetik.

Martxoaren 7tik apirilaren 11ra bitartean egingo da, eta bertara aurkeztu nahi duten sortzaileek urtarrilaren 26ra arte izango dute lanak aurkeztu eta izena emateko epea zabalik. 2024an ekoiztutako euskarazko filmak galdegin dituzte, eta horiek 25 minututik beherakoak behar dute izan. Behin aukeraketa publiko egitean, aurrestreinaldi bat egingo dute Donostiako San Telmo Museoan, martxoaren 6an zehazki.

Laburbira 2025-zinea

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top