Ekitaldiak kargatzen

UNIKOAK Film Laburren III. Lehiaketa, martxan

Euskararen garapena eta normalizazioa indartzea eta euskal kultura bultzatzea helburu, Euskal Herriko Unibertsitateak UNIKOAK Film Laburren III. Lehiaketa jarri du martxan. Gehienez 15 minutuko iraupena duten lanak galdegin dituzte, irailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko direnak.

Bizkaiko Campuseko edozein gradutako ikaslek parte har dezake egitasmoan -bakarka zein taldeka-, horiek euskararekin duten engaiamendua erakutsi nahi duen orok. Betiere, 2023/2024 ikasturtean matrikulatuta egon beharko dira.

unikoak24-zinea

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top