Ekitaldiak kargatzen

Gizarte-gaiei buruzko film laburrak, Donostia Zinemaldian

Kulturarekin duen konpromisoa berresteko asmoz, Loterías y Apuestas del Estado (SELAE) erakundeak akordioa sinatu du Donostia Zinemaldiarekin. Elkarlanari esker, zinema jaialdiak gizarte-gaiei buruzko film laburren lehiaketa hartuko du, hasiera batean, hiru urtez. Mezu positibo eta itxaropentsuak zabaltzeko ikus-entzunezko bitartekoak erabiltzea du egitasmoak helburu, eta mezuok aberastasuna birbanatzea, desparekotasunak ezabatzea eta gizarte-justizia sustatuko dituzte.

Lehiaketan parte hartzeko interesa dutenek ekainaren 17ra arte dute proposamenak aurkezteko epea, ondorengo izen-emate inprimakia beteta. Arduradunek zehaztu dute film laburren ekoizpenaren % 51 gutxienez espainiarra izan behar dela, eta gehienez, 10 minutu iraungo duela obra bakoitzak.

Loterias Film Laburrak-zinea

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top