Kultura Eskola katalogoan bildutako jarduerak hezkuntza kurrikulum berrira nola egokitu landuko duen bi orduko prestakuntza saioa antolatu du GFAk Donostiako Berritzegunearekin lankidetzan. Aurrez aurre edota streaming bidez jarraitzeko aukera izango da, bata zein beste, martxoaren 13a baino lehenkulturaeskola@gipuzkoa.eus helbidera mezu bat bidalita baieztatuz.