Akitania Berria eskualdearekin hitzartutako 2021-2024 aldirako helburu eta baliabideen karietatera, Kanaldude Telebsitak fikziozko bi film laburren ekoizpenean lagunduko du, 9.000 eta 10.000 euroren arteko ekarpena eginez. Soilik irudi errealekoak izango diren lanak onartuko dituzte, eta filmek, jatorriz, elkarrizketen % 30 euskaraz izan beharko dira.