Santurzine jaialdiko IV. Sorkuntza Foroa, izen-ematea zabalik. 2020ko edizioan abiatutako ekimenak lurraldeko ikus-entzunezko sektore, eragile eta sortzaileen arteko sinergiak sortu eta indartzea du helburu, eta programaren baitan IV. Sorkuntza Foroa ospatuko dute, EiTBren eskutik saritua izango dena. Garapen fasean dauden film labur, luze edota telesailen proiektuek parte hartu dezakete (errodatzen hasi gabekoak) urriaren 5ean egingo den pitching saioan, Oriol Jauregian izango da.
Beren proiektua aurkeztu nahi duten interesatuek zinemaldiaren webgunean ahalbidetu duten izen-emate fitxa bete eta gehienez 10 orrialde izan ditzakeen dossierra bidali beharko dute secretaria@santurzine.es helbide elektronikora, .pdf formatuan. Edukiz gero, gidoia edota storybooard-a txertatzeko aukera ere badago. Eskaera egiteko azken eguna irailaren 22a da (23:59).