Azkuna Zentroak sorkuntza garaikidea sustatzeko BABESTU programaren deialdia zabaldu du. 2024-2029 Programa Proiektuaren esparruan, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao artistentzat eta sortzaileentzat kultura garaikidera sartzeko plataforma bat izan dadin lan egiteko konpromisoa hartu zuten, gune dinamikoa eskainiz, sorkuntza eta ikerketa sustatzeko baldintza egokiekin; toki publikoa, artistek probatu, partekatu eta ikusgai jar ditzaketen beraien prozesuak eta praktikak, publikoko komunitateekin.
Ildo horren baitan kotatu zuten BABESTU programa, 2020an, lehen deialdia iragarri zutenean. Bada, egitasmoaren helburua da arte, kultura eta sorkuntzako 4 proiektu hautatzea, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao programari lotuta, gutxienez 3 astez eta gehienez 3 hilabetez, 2025ko urtarriletik abendura bitartean, garatu eta zentroan aurkezteko. Aukeratutako proiektuak zentroko lau programazio-ildoekin lotuta egongo dira, ezinbestean: izan arte bisualak, arte biziak, zinema eta ikus-entzunezkoak edota literatura. Era berean, hezkuntza eta bitartekaritzaren inguruko proiektuak baloratuko dira, zentroaren programazioa zeharkatzen duten ildoak baitira.