Euskal zinemari eskainitako fokua, 20. Rencontres sur les docks-en
Oskar Alegriak Zinzindurrunkarratz (2023) bere azken filmaren nondik norakoak kontatuko ditu L’Atalanten. Ikus-entzunezko ibilbide poetikoa da, beste garai bateko oroimenez egina: Super-8 formatuan filmatua, “oinez eginiko film bat” da. Zuzendariak, Artazu bere herritik, Paolo astoarekin Andimendira egindako bide poetikoa kontatuko du, ahaztutako edota galdutako memoriaren erakusgarri.
Jada existitzen ez den mundu baten oihartzunak erregistratu ditu zinemagile nafarrak, soinurik gabeko irudiekin; eguneroko bat balitz bezala egituratua dago, eta formatu zatikatuak badu zerikusirik filmaren izenburuarekin berarekin ere: haize arin bat (zinzin), leize bertikal bat (durrun-durrun) eta tximistek kolpatutako gailur bat (kurrutz-karratz). Bada, horietatik igaroko da Alegria Paolo astoarekin, eta horietan hautemandakoaren emaitza da.
KRITIKA | ZINZINDURRUNKARRATZ: Kamera isil baten memoria bisuala