Ekitaldiak kargatzen

Oskar Alegriaren Zinzindurrunkarratz (2023) filmaren proiekzioa, Azkuna Zentroko Gutun Zuria – Letren Nazioarteko Jaialdiaren programazioaren baitan.

 Ikus-entzunezko ibilbide poetikoa da, beste garai bateko oroimenez egina: Super-8 formatuan filmatua, “oinez eginiko film bat” da. Zuzendariak, Artazu bere herritik, Paolo astoarekin Andimendira egindako bide poetikoa kontatuko du, ahaztutako edota galdutako memoriaren erakusgarri.

Eskuratu sarrerak, HEMEN.

Zinzindurrunkarratz-zinea

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top