Martxan da 12. Zinemako emakume heroiak zikloa. Maria Castejon Leorza historialari, irakasle eta zinema kritikariak koordinatuta, hamabigarrenez egingo dute, aurten, Zinemako emakume heroiak zikloa, Iruñean. Azaldu duenez, “hautatutako filmei esker, zinema beste ikuspuntu batetik ikusiko dugu, hau da, bestelako erreferente batzuen behaketa eta haien gaineko elkarrizketa ahalbidetuko dizkigu, emakumezkoen film-unibertsoaren aberasgarri”.
Gaur The Piano (Jane Campion, 1993)emango dute Iturramako Civivoxean.