Ekitaldiak kargatzen

Zinema Gauak, Iruñeko parke eta plazetan. 2024ko Zinema Gauak aire zabaleko zikloaren baitan 20 lan egongo dira ikusgai, eta horietatik bost euskaraz (lau bikoiztuta, bat jatorrizko bertsioan) izango dira. Saioak 22:00etan hasiko dituzte, eta sarrera doan da.

Gaur, Irati (Paul Urkijo, 2022) filma egongo da ikusgai: VIII. mendea. Kristautasuna hedatzen ari da Europan, eta sinesmen paganoak desagertzen. Frankoen erasoaldiaren ondoren, Karlomagnoren armada Pirinioak zeharkatzera doala, ibarreko jaunak laguntza eskatuko dio antzinako jainkosa bati. Bizitza ematea suposatuko dion odolezko itun baten bitartez, etsaia garaitzea lortuko, baina lehenago, Eneko semeari hitz emanarizko dio bere herria babestu eta gidatuko duela aro berrian. Urte batzuk beranduago, helburu zehatz batekin egingo dio aurre Enekok promesa hari: aitaren gorpua berreskuratu beharko du, Karlomagnoren altxorrarekin batera modu paganoan lurperatuta dagoena. Kristau fedekoa izanik, Enekok ibarreko pagano baten laguntza beharko du, Irati deituriko emakume enigmatiko bat. Bi gazteak oihan bitxi eta ilun batean murgilduko dira: bertan, diotenez, “izena duen guztia bada”.

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top