EMANALDIA | Zinema eta Memoria (Iruñea): ‘Sacar a la Luz. La Memoria de las Rapadas’
12 otsaila @ 19:00 - 21:00
Zinema eta Memoria zikloa, Iruñeko Golem Baiona aretoan. San Fermines 78 gogoan! elkarteak antolatuta, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, Iruñeko Golem Baiona zinema aretoak Zinema eta Memoria zikloa agurtuko dute gaur.
Sacar a la Luz. La Memoria de las Rapadas (Art Al Quadrat eta María Dolores Martín-Fontecha Martín Consuegra) lanak emango dio amaiera Zinema eta Memoria zikloari. Saiora zuzendariak bertaratuko dira. Dokumentalak islatzen du frankismoan kaskamotz utzitako emakumeen memorien kontakizuna. Emakume errepresaliatuen eta bertatik egitateak bizitu zituzten seme-alaben testigantzen bitartez, bai eta emakume horien memoria jaso duten ahaideen, eta gertatutakoa testuinguruan paratzen duten ikertzaileen bitartez ere, ikustarazten da belaunaldiz belaunaldi iragan den sufrimendua, haien bizitzak markatu dituena. Dokumentalak gaitu emakume horiek oroitzeko memoria berri bat sortzeko gaur dugun eginkizunaz hausnartzera bultzatuko du ikus-entzulea.