EMANALDIA | Zinema eta Memoria (Iruñea): ‘Pantalones a la luna. La desbandá’
11 otsaila @ 19:00 - 21:00
Zinema eta Memoria zikloa, Iruñeko Golem Baiona aretoan. San Fermines 78 gogoan! elkarteak antolatuta, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, Iruñeko Golem Baiona zinema aretoak Zinema eta Memoria zikloa ospatzen ari dira egunotan.
Gaur, Pantalones a la luna. La desbandá (Paula García-Pozuela Aihjón) emango dute, zuzendariak berak eta Begoña Vesga Allende ekintzaile feminista, memorialistak eta La Huía/la Desbandá ekimeneko partaideak aurkeztuta: 1937ko otsailean, armada frankistak hiria hartzear zuenean, Malagako populazioak Almeriarantz egin zuen ihesaldiari buruzkoak kontatuko ditu. Soinean zeramatenarekin bakarrik alde egin zuten 150.000 pertsonek, armada frankistak bonbardatu eta metrailatzen zituzten bitartean. Ihesaldiari La desbandá izena paratu zioten.