Ekitaldiak kargatzen

ZG Hedapena 2024, Getxoko Romo Kultur Etxean

Zinegoak hedapena 2024-getxo-zinea

Maiatzaren 17an, Joris Lachaisek zuzendutako Transfariana (2023) koprodukzio frantziar-kolonbiarra proiektatuko du Zinegoak – Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak, ZG Hedapena egitasmoaren baitan. Getxoko Romo Kultur Etxean egongo da ikusgai, jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin.

“Trans” eta “fariana” terminoen nahasketaren ondoriozkoa da Transfariana dokumentalaren izenburua; FARCeko kide diren emakume transak izendatzeko erabiltzen da izen hori. Istorioa La Picota segurtasun handiko espetxean hasten da. Han, Jaison Murillo FARCeko komandante eta bozeramailea Laura Katalina biziarteko kartzela-zigorra ezarrita zuen emakume trans eta prostituta ohiarekin ezkondu zen. Gerrilla hasiera batean harreman horren aurka egonik, “ezkontza errebelde” horrek gerrillarien eta Bogotáko (Santa Fe) tolerantzia-eremuko elkarteetako kide transgeneroen arteko elkarrizketa –aurrekaririk gabea– ahalbidetu zuen. Pixkanaka, bi talde horien historiak elkar lotu eta euren borrokek fresko historiko hunkigarri bat osatuko dute trantsizio politikoko testuinguru batean.

2023ko Donostia Zinemaldian GEHITU – Euskal Herriko gay, lesbiana, transexual eta bisexualen elkarteak XI. Sebastiane Latino Saria eman zion filmari.

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top