Ekitaldiak kargatzen

ZG Hedapena 2024, Getxoko Romo Kultur Etxean

Zinegoak hedapena 2024-getxo-zinea

Maiatzaren 24an, Lillah Halla zuzendari brasildarraren Levante (2023) filma proiektatuko du Zinegoak – Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak, ZG Hedapena egitasmoaren baitan. Getxoko Romo Kultur Etxean egongo da ikusgai, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin.

Atleta gisa bere etorkizuna definituko duen boleibol-txapelketaren bezperan, 17 urteko Sofia haurdun dagoela ohartzen da. Abortatu nahian, legez kanpokoa den herrialde batean, atxilotu nahi duen talde fundamentalista baten jomuga bihurtzen da. Baina ez Sofiak, ez maite dutenek, ez dute amore emango taldearen suhartasun itsuaren aurrean.

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top