Ekitaldiak kargatzen

Xiberoa Zinez 2024 festibala. Hebentik elkartearen ekimenez, aurten ere Xiberoa Zinez festibalak euskal eta euskarazko filmak ikusteko aukera emango die herritarrei. 2004an sortu zen elkartea, hain zuzen ere, euskaraz sortutako askotako diziplina artistikoak zabaldu eta partekatzeko asmoa duena; 2011n Peio Cachenautek Xora xiberotarrezko lehen filma zuzendu zuenetik, bi urtean behin ospatzen duten zinema jaialdia. 2024ko edizioa abenduaren 7tik 13ra egingo dute, eta egitarau zabala prestatu dute, filmen proiekzioez gain, dantza ikuskizunak eta beste ere hartuko dituena.

Gaur, Mendikotako Etxekoparean euskal artistei omenaldia egingo diete, film laburren saio bereziarekin. 20:30ean hasiko da saioa, eta lehenik Mirentxu Loyarte aitzindariari ZINEA atariak eskainitako bideo-erreportajea erakutsiko dute. Ostean, Jesus Iriarteren Arantzazu (2019) dokumentala, Ikuska saileko Ikuska 9 (Jose Julian Bakedano, 1981) atala eta Folklore Basque-a/Flashball (Pette Etxebarria) bideo eta maska sorkuntza emango dituzte, Spartak Dementziala eta Xiberoots taldeendakoa.

Xiberoa Zinez-zinea

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top