Ekitaldiak kargatzen

‘Urak Eginen du Bide’ dokumentala, Artziniegan ikusgai. Euskarak pantailetan eta ikus-entzunezkoen munduan bizi duen egoera, honek euskararen normalizazio prozesuan duen eragina, eta gure hizkuntzak mundu digitalean aurrera egiteko dituen erronkak aztertzen ditu Urak eginen du bide (June Agirreren, Alex Altunaren eta Oier Markotegi) dokumentalak. Pantailak Euskaraz ekimenak sustaturiko proiektua da, eta hainbat aditu eta aurpegi ezagunen elkarrizketa eta testigantzetatik abiatuz ondu dute.

Euskal Zine Bileran aurkeztu ostean, berriki Durangoko Azokan eman dute filma, eta ari dira pixkanaka-pixkanaka herriz herriko ibilbidea hasten. Abenduaren 12an, esaterako, Artziniegako Udaletxeko osoko bilkuraren aretoan egongo da ikusgai, 18:00etan hasita.

Emanaldiaren ostean, hitza hartuko dute proiektuaren arduradunek, pantailen eta euskararen inguruko tailer praktikoa barne.

Urak eginen du bide artziniega-zinea

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top