Ekitaldiak kargatzen

Bidaiak eta bideak ardatz, 11. Cristina Eneako udako aire zabaleko zinemaldian

“Adin guztietarako eta gustu askotariko ikusleen gozagarri” izango diren filmek osatuko dute aurten Cristina Enea Fundazioaren udako aire zabaleko zinemaldia. Ekainaren 28an ekingo diote, eta uztailaren 19ra bitartean, lau proposamen eskainiko dituzte, Donostiako zenbait gunetan: Egiako Cristina Enea parkean, Amarako Araba parkea, Altzako Arriaga parkean eta Bidebietako Salvador Allende parkean. Cristina Enea Fundazioko zuzendari José Mª Hernándezek adierazi duenez, “bidaiek eta bideek gizakiengan eragiten dituzten aldaketak, hausnarketak eta bizipen askotarikoak, bai filosofikoak, bai fisikoak” izango dira zinemaldiaren 11. edizio honetako heldulekuak.

Ekainaren 28an Federico Fellini maisu italiarrak zuzendutako La Strada (1954) harribitxia ikusi ahalko da, gaztelaniaz bikoiztuta: Alarguntzen denean, Zampano izeneko artista ibiltariak bere emaztearen ahizpa Gelsomina erosten du, haren amak erresistentziarik txikiena ere jarri gabe. Zampanoren izaera bortitza eta oldarkorra gorabehera, bizimodu nomadak erakartzen du neska, beti kalean (“strada”, italieraz), batez ere jabeak ikuskizunean sartzen duenean. Bere joan-etorrian ezagutzen dituen hainbat pertsonaia bitxik haiekin bat egitea proposatzen badiote ere, Gelsominak Zampanori leial jarraituko dio azken ondorioetaraino.

 

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top