Ekitaldiak kargatzen

‘The Florida Project’ filma, Filmazpit programari esker. Sean Bakerrek zuzendutako lana Izaskun Arrue Kulturgunean emango dute, gaur, 19:00etan hasita. Sarrera doan da, edukeira bete arte.

Sei urteko Moonee azkarraren eta haren askotariko lagunen istorioa kontatuko du filmak. Orlandoko aldirietan dago girotua; Orlando, planetako opor-hiriburu nagusia eta “munduko toki magikoenaren” etxea. Parke tematikoen eta turistaguneen lurraldea zeharkatzen duen errepidearen luzera osoan, bere garaian Disneyren mistika ustiatuz turistak erakartzen zituzten motel merkeek etxerik gabeko familiak hartzen dituzte gaur egun. Halako batean bizi dira Moonee eta haren ama Halley, 22 urtekoa: zehazki, Magic Castle motelean.

Florida project-zinea

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top