Herriko zineklubak antolatuta, Isabel Herguera animaziogilearen lehen film luzea pantailaratuko dute, gaur, Udaletxeko Pleno Aretoan. Pelikula ikusi ostean, Bego Vicariorekin (zuzendariaren kolaboratzailea) solasean aritzeko aukera egongo da.
Bangladeshko Herri Errepublikan jaiotako Begum Rockeya Hossainek 1905ean idatzitako ipuin bat du oinarrian Hergueraren Sultanaren ametsa opera primak, eta Donostia Zinemaldiko sail ofizialean lehiatu den lehen animaziozko film europarra izan da. Hain zuzen ere, Euskal Zinemaren Irizar sariarekin aitortu zuten 71. edizioan, eta ordutik nazioarteko bideari ekinda aritu da, filma han eta hemen aurkeztu, eta mundu osoan zehar errekonozimendua jasotzen.