Ekitaldiak kargatzen

Saharako zinemari eskainitako II. zikloa, Nafarroako Filmotekan. 2003an jaiotako FiSahara – Saharako Nazioarteko Zinemaldiaren hedapen gisa, Nafarroako Filmotekak Saharako zinemari eskainitako zikloa prestatu zuen 2023an, eta aurten, bigarrenez ospatuko dute ekimena.

Gaur bertan hasiko dute eskaintza, Desert Phosfate (Mohamed Sleiman Labat, 2023) eta El loco del sesierto (Julieta Cherep, 2018) filmak pantailaratuz; saioa 19:30ean hasiko dute, eta Sleiman Labat zinemagilea zein Tatah Lehbib energia berriztagarrien ingeniaria eta SanShip proiektuaren sustatzailea gonbidatuko dituzte. Emanaldiaren aurretiko aurkezpena egiteaz arduratuko dira, eta osteko solasaldian parte hartuko dute.

Film artistiko esperimentala da Desert Phosfate, fosfatoari, harea-partikulei, landareei eta gizakien eta mineralen desplazamenduari buruzko hainbat geruzatako narrazioak elkarri lotzen ditu eta saharar herri indigenaren bizimodu nomadaren galera kontatzen du. Bestetik, Tateh Lehbib errefuxiatu saharrara izango du protagonista. Auserd errefuxiatu-esparruko (Tinduf, Aljeria) bizilagunak “ero” deitzen hasiko zaizkio, beroari eta plastikozko botilekin harea-ekaitzei aurre egiteko babesleku bat eraikiko duela esango duenean. Ezizena izaten hasi zena nazioarteko erreferentzia da gaur egun.

Zinma sahararra II zikloa-zina

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top