‘Puzzleak’ filmak hainbat emanaldi izango ditu, azaroan. Kote Camacho marrazkilari eta animaziogilearen Puzzleak (Bortxaketaren jauregia) filmak hainbat emanaldi izango ditu, datozen asteetan, Euskal Herrian. Komiki Films eta YAQ Distribución enpresen ekoizpena da, eta Interneten bere gaztetako irudi biluzia dabilela jakingo duen emakume baten prozesua jasotzen du; sare oso bat dagoela konturatuko da.
Hain zuzen ere, Donostiako moda-argazkilari ezagun bati hainbat hamarkadatan lagundu dion sare instituzional eta judizialeko biktima anonimo batekin batera idatzitako eta zuzendutako benetako istorioa du abiapuntu du proiektuak.
Gaur, Hazparneko Zinegin festibalean emango dute filma, 20:30ean.