Ekitaldiak kargatzen

PreFANT zikloa 2025. Maiatzaren 2tik 10era bitartean ospatuko den FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoa, baina ohi bezala, jaialdia hasi aurreko hilabeteetan hainbat emanaldi berezi egingo dituzte.

Gaur, Nacho Vigalondoren Daniela Forever euskal koprodukzioaren aurrestreinaldia egingo dute. Sayaka Producciones-ek ekoiztua da, Wrong Men, Señor y Señora, Mediacrest Entertainment eta XYZ Filmsekin batera, eta irailean estreinatu zen Torontoko Zinemaldian; Sitgesko zinema jaialdian eta berriki Zinemastean erakutsi dute ere.

Bere ametsak kontrolatzeko ahalmena emango dion saiakuntza kliniko batean parte hartzera gonbidatuko duten Nicolasen istorioa kontatuko du, Daniela neska-lagunaren heriotzaren ondoren bere bizitzak zentzu guztia galdu duela sentitzen duenarena. Proba klinikoari baiezkoa emango dio, eta neska-laguna suspertuko duelakoan. Orain Nicolasek gauero amets egin dezake Danielarekin eta elkarren artean inoiz baino idilikoagoa den harremanari berriro ekin. Ametsetan bada ere. Eta haietan bere burua betiko galtzeko arriskuarekin.

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top