Amets amerikarra ezbaian, Ozzinemak zineklubean. Abenduaren 17an, American Beauty (Sam Mendez, 1999) emango dute. Lester Burnham krisialdian dagoen berrogei urtetik gorako gizona da. Carolyn emaztea, berriz, lanarekin “ezkonduta” bizi da. Lesterren bizitza guztiz monotonoa da, egun batean bere alabaren adiskide den neska nerabe bat ezagutu eta erabat erakarrita sentituko den arte.