‘Ombuaren itzala’ dokumentalaren emanaldia. Euskal kulturaren ikur garrantzitsua bada ere, ahanzturan eroria da Pello Mari Otaño. Bertsolariz osaturiko familia txiro batean jaio zen, Zizurkilgo Errekalde baserrian. Bertsolaritza eta poesia landu eta bi opera libreto idatzi zituen, baita diasporako seme-alabei euskaraz ikasteko metodologi bat asmatu ere, beste askoren artean. Bada, Otañoren memoria berreskuratzeko asmoz, eta belaunaldi berriei haren ekarpena ezagutarazteko, Ombuaren itzala filma zuzendu du Patxi Bisquert aktore, zinemagile eta ekoizleak. Eguzki Arte ekoiztetxeak auzolanean ekoitzi du proiektua.
Gaurko estreinaldian Patxi Bisquert zuzendaria eta Joseba Usabiaga aktorea Gurea Antzokira bertaratuko dira, 19:30ean.