Ekitaldiak kargatzen

Bartzelonako 14. D’A festibala itxiko du ‘Nina’ pelikulak

Apirilaren 4tik apirilaren 14ra bitartean ospatuko dute zinema independentea oinarri duen D’A Festival de Cinema de Barcelona jaialdia, eta arduradunek jakinarazi dutenez, Andrea Jaurrieta zinemagile iruindarraren Nina film luzeak itxiko du 2024ko edizioa. Ospatu berri duten Malagako Zinema Jaialdian ikusi du proiektuak argia, eta Kritikaren Epaimahaiaren Sari Bereziarekin aitortu dute.

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top