EMANALDIA | Nafarroa Shortzinema 2024, Nafarroako Filmotekan
2024/12/26 @ 19:00 - 21:00
Nafarroa Shortzinema 2024 katalogoaren aurkezpen publikoa egingo dute. Kultura Zuzendaritza Nagusiak – Vianako Printzea Erakundeak Nafarroako film laburren katalogoa osatzeko epea zabaldu zuen iragan apirilean, eta maiatzean jakinarazi zituzten hirugarren edizioko lan aukeratuak. 23 proposamen aurkeztu ziren Nafarroa Shortzinema 2024 deialdira eta horiek ikusi eta baloratu ostean, hautaketa-batzordeak lau onuradunak iragarri zituen.
Horiek zinema industriako jaialdi, azoka eta merkatu garrantzitsuenetan erakusten aritu dira ordutik, eta gaur, aurkezpen publikoa egingo dute Nafarroako Filmotekan. Saioa 19:30ean hasiko dute, eta ikusgai izango dira bildumaren parte diren lanak: Ama (Claudia Chau), Cerditas (Ignacio Maquirrian), Scape (Raúl Villegas) eta Maitemina (Erik Rodríguez).