Ekitaldiak kargatzen

Ortzadar Euskal Folklore Elkartearen urratsak jarraitzen dituen Nafar Haziak (2023) dokumentalaren emanaldia, 19:00etatik aurrera, Arangurengo Kultur Etxean. 

Aipaturiko kultur-taldeak Argentinara eginiko bidaia jaso dute bertan. Bidaia horrek Argentinarren eta nafarren arteko loturak sendotu zituen, esperientzia partekatuen, elkarri erakutsitakoen eta, batez ere, dantzaren bidez. Izan ere, Buenos Aires, Rosario, Bolivar eta Mendozan dauden lau Nafar Etxeetara egindako bisitetan dantza, musika eta gastronomia tailerrak eskaini zituzten, eta baita hitzaldiak eta dantza emanaldiak ere.  Hala, distantzia bada ere, Argentina eta Nafarroaren arteko atxikimendu emozionala posible dela bistaratzen du filmak.

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top