EMANALDIA | ‘Muerte en Amara’ filmaren estreinaldia (Bilbo)
2024/12/04 @ 19:00 - 21:00
‘Muerte en Amara’ dokumentalaren estreinaldia. Aitor Gonzalez de Langaricak zuzendutako lanak 1960ko ekainaren 27an Donostiako Amara tren geltokian eztanda egin zuen bonba baten ondorioz hil zen Begoña jaioberriaren kasua aztertuko du, inoiz argitu ez dena.
Donostiako Giza Eskubideen 21. Zinemaldian aurkeztu zuten sortzaileek proiektua, eta Gasteizen egin ohi den Euskal Zinema Dokumentalaren Astean erakutsi dute ostean. Bada, zinema areto komertzialetara jauzia emango du orain. Bilbon egongo da lehenik ikusgai, baina saio bakarra iragarri dute momentuz. 19:00etan hasiko dute emanaldia, Multicine 7 aretoan (José María de Escuza Kalea, 13).