Aritz Moreno donostiarra bere bigarren filmarekin lehiatuko da FANT – Bilboko Fantasiazko Zinemaren Jaialdiko sail ofizialean; Kike Ferrari argentinarraren Que de lejos parecen moscas eleberria egokituz sortutako Moscas aurkeztuko du.
Lanak Ernesto Alterio aktorea du protagonista, negoziolari boteretsu eta eskrupulurik gabe baten rolean, zeina ataka ataka larrian dago: autoko gurpil bat zulatu ostean, gorpu bat aurkituko du kotxeko maletategian. Morenorekin batera, beste hainbat izen: argazkilaritzaren arduradun gisa Javier Agirre (Handia, Maixabel, Oreina, La trinchera infinita) eta musikan Maite Arroitajauregi.