Ekitaldiak kargatzen

Mosaiko Italiarraren bosgarren edizioa aurkeztu dute. Herrialdeko errealitate anitzak ezagutzara emateko asmoz, Donostiako Italia Txiki Elkarteak antolatutako Mosaiko Italiarra zikloak bosgarren edizioa beteko du aurten. 2024ko urrian hasi eta 2025eko maiatzera bitartean luzatuko da, eta “tokia”-ren ideia izango du ardatz, bere esanahi eta berezitasun guztiekin: “Tokia da emigratu behar izan duenaren harrerako herrialdea, fantasia eta ametsak adierazteko aukera ematen duen toki magikoa, edo bakartzen gaituen espazioa, biltzen gaituen espazioa, edo Historia Handiaren antzoki bihurtzen dena”.

Abenduan atseden hartu ostean, Non ci resta che piangere (Massimo troisi eta Roberto Benignim 1984) komediarekin hasiko dute urte berria, gaur. Massimo Troisi aktorea omentzeko aprobetxatuko dute, haren heriotzaren 30 urteurrenaren harira. Espazioan, denboran eta bizitzaren zentzugabekerietan egindako bidaia batera garamatzan filmak, gainera, 40 urte beteko ditu: ‘Zer esango zenioke Leonardo Da Vinciri, zer egingo zenuke errege katolikoen Espainian?’.

mosaico-italiano-5-italiatxiki-zinea

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top