Ekitaldiak kargatzen

Mosaiko Italiarraren bosgarren edizioa aurkeztu dute. Herrialdeko errealitate anitzak ezagutzara emateko asmoz, Donostiako Italia Txiki Elkarteak antolatutako Mosaiko Italiarra zikloak bosgarren edizioa beteko du aurten. 2024ko urrian hasi eta 2025eko maiatzera bitartean luzatuko da, eta “tokia”-ren ideia izango du ardatz, bere esanahi eta berezitasun guztiekin: “Tokia da emigratu behar izan duenaren harrerako herrialdea, fantasia eta ametsak adierazteko aukera ematen duen toki magikoa, edo bakartzen gaituen espazioa, biltzen gaituen espazioa, edo Historia Handiaren antzoki bihurtzen dena”.

Gaur ekingo diote egitasmoari, Taviani anaiak omenduz. Benetako gertakarietan oinarritutako Good Morning Babilonia (Paolo eta Vittorio Taviani, 1987) filmak, hain zuzen ere, Toskanan jaiotako bi anaien istorioa kontatuko du. Elizen zaharberritzaileak dira, eta familia negozioaren porrota jasan ondoren Estatu Batuetara emigratzen dute. Beren trebetasunari esker, eszenografien eraikitzaile gisa lan egingo dute David Wark Griffith zuzendariaren Intolerance filmean. Baina familiarteko zorigaitzek eta Lehen Mundu Gerrak modu ezabaezinean markatuko dituzte haien bizitzak.

mosaico-italiano-5-italiatxiki-zinea

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top