Ekitaldiak kargatzen

Montxo Armendarizi ohore, Nafarroako Filmotekan. Urrirako prestatutako egitarauaren baitan, Nafarroako Filmotekak Montxo Armendariz aitortuko du. Bere planteamenduen zintzotasunagatik eta gaien aukeraketa ezin hobeagatik (askatasuna, adingabeen erabilera higuingarria, intolerantziaren salaketa, drogen halabeharra edo memoria historikoa jasotzen dituzte) omenalditxo hau merezi duela aitortu du erakundeak, eta haren lan esanguratsuenak berreskuratuko ditu.

Gaur abiatuko dute zinemagile nafarrari eskainitako atzera begirakoa, eta urriaren 25era bitartean luzatuko da. Nafarroako Ikazkinak (1981) film laburra eta harengandik sortutako Tasio (1940) opera prima egongo dira 19:00etan ikusgai. Saioa hilaren 18an errepikatuko dute, 17:00etan.

montxo armendariz nafarroako filmoteka-zinea

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top