Ekitaldiak kargatzen

Montxo Armendarizi ohore, Nafarroako Filmotekan. Urrirako prestatutako egitarauaren baitan, Nafarroako Filmotekak Montxo Armendariz aitortuko du. Bere planteamenduen zintzotasunagatik eta gaien aukeraketa ezin hobeagatik (askatasuna, adingabeen erabilera higuingarria, intolerantziaren salaketa, drogen halabeharra edo memoria historikoa jasotzen dituzte) omenalditxo hau merezi duela aitortu du erakundeak, eta haren lan esanguratsuenak berreskuratuko ditu.

Gaur Barregarriaren dantza (1979) filma laburra eta 27 horas (1986) luzea emango dituzte. Lehenengoan, pailazo batek bakarrizketa bat egiten du kamera baten aurrean, filmazioko kideek etengabe eteten duten bitartean. Etenaldi horietan gogoeta artistikoak, politikoak, kritikoak eta abar txertatzen dira. Bigarrenenean, 20 urte besterik ez dituela, Jonek harreman problematikoa eta aldizkakoa du Maiterekin, eta lapurreta txikiak egiten ditu Patxiren laguntzarekin. Iratzargailuak goizeko 7etan jotzen duenean hasten da historia. Eguna elkarrekin pasa ondoren, kontakizuna hurrengo eguneko goizeko 10etan amaituko da, 27 ordu eta gauza asko igaro dira.

montxo armendariz nafarroako filmoteka-zinea

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top