Gipuzkoako Afrika Behar Beharrezkoa erakundearen eskutik (ACPP, Proclade Yanapay eta TAU Fundazioa) eta Donostiako Udaleko Lankidetza sailak babestuta, Afrikako Zinema Zikloa egingo dute maiatzaren 21ean eta 23an.
Gaur, Mon père, le Diable (Ellie Foumbi, 2021) ekoizpen estatubatuarra pantailaratuko dute. Frantziako hegoaldeko mendietako herri lasai batean bizi den errefuxiatu afrikar baten istorioa kontatuko du. Apaiz katoliko bat iristean nahastu egingo da egoera, iraganetik ezagutzen baitu.
Javier Usoz historialari eta idazlea bertaratuko da emanaldira.