‘Mirande, film bat egiteko zirriborroa’, Ipar Euskal Herriko zinema geletan ikusgai. 2023ko urtarrilaren 4an 50 urte bete ziren Jon Mirande Aipharsoro euskal idazlearen gorpua hilik aurkitu zutela, eta urteurrenarekin batera, zinemagile, idazle eta komunikazioan doktorea den Josu Martinezek Parisen jaio eta hil zen egile eta pentsalariari buruzko dokumentala prestatu zuen: Mirande, film bat egiteko zirriborroa (2023). 71. edizioko Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean aurkeztu zen filma, eta Hazparneko 12. Zinegin festibalean zein Gasteizko Euskal Zinema Dokumentalaren IX. Astean erakutsi dute gero.
KRITIKA | MIRANDE, FILM BAT EGITEKO ZIRRIBORROA: Bere hitzen baitan