Ekitaldiak kargatzen

‘Mirande, film bat egiteko zirriborroa’ filma, Baigorriko Kulturaldian ikusgai

2023ko urtarrilaren 4an 50 urte bete ziren Jon Mirande Aipharsoro euskal idazlearen gorpua hilik aurkitu zutela, eta urteurrenarekin batera, zinemagile, idazle eta komunikazioan doktorea den Josu Martinezek Parisen jaio eta hil zen egile eta pentsalariari buruzko dokumentala prestatu zuen.

XX. mendearen erdialdean, euskara goi literatura egiteko gai zela demostratu zuen Mirandek. Denek aitortzen diote bere garrantzia. Baina gai tabua da oraindik. Hari buruz denetarik esan da. Arrazista zela. Pedofiloa. Nazia. Pedofiloa. Inmorala. Haren gaineko berri bakoitzak, kontrako iritziak harrotzen ditu. Ez dakigu zer egin berarekin.

Emanaldiaren ostean, Martinezek berak, Joseba Sarrionaindia idazleak eta Nora Arbelbide Lete idazle eta kazetariak solasaldian parte hartuko dute.

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top