Ekitaldiak kargatzen

‘Mirande, film bat egiteko zirriborroa’ dokumentala, Azokaldian ikusgai

Mirande, film bat egiteko zirriborroa (2023) dokumentalaren emanaldiak abiatuko du Azokaldia maiatzaren 2an, Ziburun. Josu Martinezek zuzendutako filma ikusteko aukera egongo da Baltsan elkartearen egoitzan, eta ostean, zinemagileak beran hitza hartuko du, ikus-entzuleekin solasean aritzeko asmoz.

2023ko urtarrilaren 4an 50 urte bete ziren Jon Mirande Aipharsoro euskal idazlearen gorpua hilik aurkitu zutela, eta urteurrenarekin batera, zinemagile, idazle eta komunikazioan doktorea den Josu Martinezek Parisen jaio eta hil zen egile eta pentsalariari buruzko dokumentala prestatu zuen. 71. edizioko Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean aurkeztu zen filma, eta Hasparneko 12. Zinegin festibalean eta Gasteizko Euskal Zinema Dokumentalaren IX. Astean erakutsi dute gero.

XX. mendearen erdialdean, euskara goi literatura egiteko gai zela demostratu zuen Mirandek. Denek aitortzen diote bere garrantzia. Baina gai tabua da oraindik. Hari buruz denetarik esan da. Arrazista zela. Pedofiloa. Nazia. Pedofiloa. Inmorala. Haren gaineko berri bakoitzak, kontrako iritziak harrotzen ditu. Ez dakigu zer egin berarekin.

KRITIKA | MIRANDE, FILM BAT EGITEKO ZIRRIBORROA: Bere hitzen baitan

mirande-azokaldia-zinea

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top