Ekitaldiak kargatzen

Situ-akzioak. Herri bat behar da mendi bat altxatzeko erakusketa egiteko gonbidatua izan den Maria Jerez artista eta zinemagilea izango da Tabakalerako zinema aretoan, María va a a la escuela (2017) filma aurkezteko.

Obra honetan, Kortrijkeko (Belgika) V-tex eskolako haurrek nederlandera irakasten diote María Jerezi. Rol-aldaketa baten bidez, dokumentalak eskola-testuinguruko botere-dinamikak aztertzen ditu, hezkuntza-politikak zalantzan jarriz eta ikaskuntzaren eta zaurgarritasunaren arteko harremana aztertuz. Irakatsi eta ikasteko prozesuari buruzko gogoeta poetikoa da.

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top