Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Errenterian 11 Kolore jaialdia antolatu ohi dute herrian urtero. Aurten, maiatzaren 23an, besteak beste, Ben Sharrock zinemagile eskoziarraren eta Irune Gurtubai ekoizle euskaldunaren Limbo (2020) filma eskainiko dute Ozzinema zineklubarekin elkarlanean.
Sharrocken estilo pertsonalean, Omar, Farhad, Walef eta Abedi errefuxiatuek Eskoziako uharte isolatu batean, asilo-eskaeraren zain, egin beharko dute egonaldia du hizpide filmak. Komediaren eta dramaren arteko orekan, errefuxiatuen gatazka azaleratuko du proposamenak, humanismotik eta umore atseginetik, drama mingarrietatik aldenduz. Sistemaren absurdoak eragindako egoerek, ekintza aldetik eskasa den filma jantziko dute, pertsonaietan barneratuz eta haien gogoetak partekatuz.