Ekitaldiak kargatzen

Erresistentziako kantagintza herrikoia, Tabakaleran. Arte diziplina ugari lantzen dira Donostiako Tabakalera zentroan uneoro, eta horiek gurutzatzeko tartea hatzen dute sarri. Bada, musika kontzertuetarako areto bilakatu ohi du Tabakalerak aldiro bertako zinema aretoa, eta hala izango da asteburuan ere. Pablo Gil Rituertok zuzendutako La marsellesa de los borrachos (2024) dokumentala ikusteko aukera eskainiko dute otsailaren 22an, 19:00etan hasita: udan filmaketa talde bat Espainiako iparraldeko errepide eta herrietan zehar ibiltzen da. Cantacronache taldeak egindako ezkutuko bidaiaren urratsei segika dabiltza; 1961eko udan, Francoren diktadura garaian, erresistentziaren abesti herrikoiak bildu zituen.

Ostean, Amorantek kontzertua eskainiko du.

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top