Urriko egitaraua argitu du Kresala Zineklubak. Urriaren 8an, The Sweet East (Sean Price Williams, 2023) izango dugu ikusgai, Jacob EWlordi aktore ezagunak parte hartuko duen filma: Lillian institutuko ikasle gazteak ihes egingo du eskolako txango batetik. Maitagarrien ipuin bat edo Mirarien Herrian galduriko Alizia ganberro bat gogoraraziko digun bidaia zoro honetan, neska gazteak mundu harrigarri bat ezagutuko du. Ongi etorri Ameriketara!
Donostiako Gros auzoko Trueba zinema-aretoan egingo dituzte emanaldiak, asteartetan, 19:30etik aurrera. Ohi bezala, ZINEAn sarrera bikoitza zozkatuko dugu saio bakoizterako. Parte hartu honako estekan.