Martxoko egitaraua aurkeztu du Kresala Zineklubak. Gaur Americana Film Festekin elkarlanean, Janet Planet (Annie Baker, 2023) eskainiko dute: 1991ko udan, Massachusettseko mendebaldean, hiru pertsona 11 urteko Lacy eta bere ama Janeten bizitzetan sartuko dira.