EMANALDIA | Kresala Zinekluba: ‘I used to be fanny’
2024/11/19 @ 19:30 - 22:00
Azarorako prestatu duen egitaraua argitu du Kresala Zineklubak. Donostiako Kresala Zineklubak azaroaren 12an abiatuko du azarorako prestatutako egitaraua, eta berriki zendu den Gena Rowlands aktorea omenduz egingo du: “Duela gutxi utzi gaitu, baina bere argia dir-dir dago bere filmetan”. Atzera begirakoa eskainiko diote interprete estatubatuarrari, datozen hilabeteetan luzatuko dena.
Gaur, I used to be fanny (Ally Pankiw, 2023) ekoizpen kanadarra pantailaratuko dute: Sam Cowell stand-up komediante eta umezain izateko hautagai gaztea da. Trauma osteko estresaren nahasmenduarekin borrokatzen da, eta Brooke nerabe desagertuaren bilaketarekin bat egin edo ez erabaki beharko du.